ARANCIA PUMPS erreferente da balio erantsi handiko soluziotan industria-ponpaketaren, aholkularitza teknikoaren eta saldu osteko laguntza-zerbitzuaren esparruetan.
Gure eskaintza ondorengo hauetan oinarrituta dago: industria-prozesu zorrotzenei aurre egiteko diseinatuta dauden fidagarritasun eta efizientzia handiko ponpa teknikotan; etorkizuneko erronka berriei erantzuteko sormeneko soluzioetan, gure ingurua ahalik eta modu iraunkorrenean eta arduratsuenean zaintzeko; eta zerbitzu adimendunetan, edozein ezustekok konponbide azkarra izateko.
ARANCIA PUMPSek, bere bezeroekin elkarlanean, ondorengo arloetako aplikazio espezifikotarako soluzioak garatzen ditu: makina-erreminta, automobilgintza, ekipamendu-ondasunak, klimatizazioa eta ur-hornidura.
Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko gure saila, une oro, gure bezeroei babes teknikoa emateaz arduratzen da, berehala, modu eraginkorrean eta bikain erantzunez. Hori guztia, euren ponpaketa-ekipamenduak gelditu ez daitezen. Ordezko pieza originalen stock zabala dugu pieza horiek bezeroari berehala bidaltzeko.
ARANCIA PUMPS historia luzeko eta garai berrietara egokitzen jakin duen enpresa dinamiko bat da. XX. mendearen hasieran sortu zen lehen motor elektrikoak fabrikatzeko eta mantentzeko Azpeitiko ARAMBURU familiak erakutsitako zaletasunaren ondorioz. Produktuen diseinu esklusiboarekin eta kalitatearekin batera, egiten jakitearen ondorioz ARUHNOS enpresa sortu zen. Eta enpresa horrek, beranduago, Aramburu & Cia izena hartu zuen, gaur egun ARANCIA PUMPS izenarekin ezagutzen den enpresa.
Etorkizun hurbilaren ikuspegia filosofia berarekin jarraitzea da, ingurune eta erronka berrietara egokitzea, gure onena ematea eta, aldi berean, hazteko eta garatzeko aukera edukitzea.
INGURUMENAREKIN
KONPROMISOA ETA IRAUNKORTASUNA
Ingurumenarekiko ardura soziala partekatzen dugun pertsona-talde bat gara. Horregatik, gure jarduerak ingurunea errespetatuz eta baliabide naturalen erabilera eraginkorra eginez burutzen ditugu eta, aldi berean, materialen berrerabilpena eta iraunkortasuna bilatzen ditugu.
Ingurumen-arloan ARANCIA PUMPSen jarduerak produkzio-sistemak optimizatzetik baino haratago doaz. Horregatik ur- eta energia-kontsumoa murrizten lagunduko duten produktuak diseinatzen ere ahalegintzen gara, adibidez, Econtroll funtzioa duten ponpak. Hauek abiadura-erregulagailua eta IE3 eraginkortasun handiko motorrak dituzte.
Gure eguneroko jardueretan hazkunde iraunkorra bilatzen dugu, gaurko eta etorkizuneko belaunaldientzako gizarte oparoagoa eta bidezkoagoa lortzeko.