AUTOMOBILGINTZA

Automobilgintzarako osagaien mekanizazioan hozte-soluzioak ematen espezialistak

Ahalegin guztiak egiten ditugu bezero bakoitzari soluzio pertsonalizatuenak eskaintzen; berezia, bakarra, ad hoc dira mekanizazio-zelula batek mekanizazio-fase bakoitzerako emari eta presio zehatzak behar dituenerako erantzunak.

Mekanizatzen oso zailak diren aluminio-aleazioak daude; horregatik, txirbila kontrolatzea eta, aldi berean, erreminten lubrifikazio egokia bermatzea oso faktore garrantzitsuak dira. Birabarkiak, espeka-ardatzak, balazta-pintzak, diskoak, danborrak, hagunak, abiadura-kaxarako ardatzak, etab. mekanizatzeko hozte-soluzioak garatzen ditugu.

Automobilgintzarako hozte-ponpak

BAZENEKIEN…

Arancia PUMPSek automobilgintzako piezen mekanizazio-makineriarako hozte-ponpak fabrikatzen eta eskaintzen ditu

Hozte-ponpen aukera zabala - in line -

CF “in line” motako gure ponpak, aurretik presio-baxuko hozte-zirkuitu bat baduten instalaziotan ezartzeko dira egokiak.. Mekanizazio-prozesu edo –zelula bakoitzeko beharrezkoa den presio-igoera garatzen dugu.

Aranciak automobilgintzarako hozte-ponpak fabrikatzen eta eskaintzen ditu.

Automatizazioa eta integrazioa

Bezero zorrotzenentzako automatizazioko eta erabilerako soluzio aurreratuak eskaintzen ditugu. Produkzio handiko zelula robotizatutan ponpen unitateak integratzen esperientzia luzea dugu.