Industriako ekipamendu-ondasunetarako balio handiko soluzioak
Ponpaketa-unitateetan segurtasun-maila handia behar duten hainbat industria-sistemari eta –ekipamenduri erantzuteko ponpa mota asko ditugu.
Industria-olioak eta ebaketa-likidoak iragazteko ekipamenduetarako, fluidoen ontzi-aldaketako sistemetarako, eta, besteak beste, likidoak, urak, tintak eta hozgarriak ponpatzea behar duten ekipamenduetarako ponpak fabrikatzen ditugu. Fidagarritasunagatik ezagutzen diren gure produktuen kalitateak, automatizazioaren inguruko gure ezagutzak eta euskarri teknikoak gure bezeroei eurek zituzten itxaropenak betetzen eta gainditzen lagundu diete.
Ontzi-aldaketako deposituentzako zein ur-andelen neurrira egindako ponpak garatzeko aukera ematen dugu. Deposituen diseinua errezten laguntzen dugu ponpen sakonera edo altuera egokituz.
IE3 motor berriak, aurreko IE1/IE2 motorrekin alderatuta, eraginkortasun handiagoa dutelako nabarmentzen dira. UE640/2009 araudian eta 04/2014 gehigarrian motor asinkronoen energia-eraginkortasuna eta energia-kontsumoa arautzen dira, industria-inguruneko indar sarean hornitzen direnak.